Secciones
Servicios
Destacamos
Silvia Cantera
Miércoles, 9 de marzo 2016, 19:23
Aske izateko desioa, hegan egiten hasteko nahia, kate guztiak hausteko gogoak. Aurrera egiteko aukera eta itxaropena lelo bihurtuz, Hesian taldeak bideoklip berri bat aurkeztu du. Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, 'Zu zara, gu gara' abestiaren bideoa grabatu dute Zuriñe Hidalgo abeslearen aginduetara. Berak zuzendutako bideoak itxaropenez ... beteriko istorioa kontatzen du, «gai kutsuei beti buelta eman ahal diegula transmititzea» gustatzen zaielako.
«Gehienetan 'eraso' hitza eraso fisikoekin lotzen dugu, baina erasoak mila aurpegi eta forma izan ditzake», dio abeslariak. Bere inguruan indarkeria somatu du eta emakume gehienak noizbait matxismoaren menpe egon direla uste du. «Nire helburua hori islatzea zen», azaldu du. Gainera, erantzukizuna zeukala sentitu zuen. «Gure taldearen abestiak gazte askori heltzen zaizkie, neska gazte askori, eta era batean mezu hori bidaltzearen beharra sentitu genuen», gehitu du Hidalgok.
«Gure letrek gu bizi duguna erakusten dute. Errealak dira», aitortu du artistak. Hala ere, oso zuzenak ez diren kantuak gustatzen zaizkio. «Eskertzen dut abesti bat entzutea eta nire modura interpretatzea. Ez zaizkit panfletuak gustatzen, kantua metaforikoki lantzea gustatzen zait, norberak bere modura moldatzea». Izan ere, letretan sartzen dituen hitzak ondo neurtzen ditu. Hasiera batean 'Zu zara, gu gara' abestian 'emakumea' hitza ez esatea pentsatu zuen, jarraitzaileek nahi zutena interpretatzearren. Baina azkenean neska guztientzako mezu bat gehitu du: «Emakumea, bihotza, indarra, zapaltzerik ez dagoen arima, zu zara, gu gara».
Kamara atzeko lehenengo esperientzia
Iluntasunean argitzeko arazoak dituen bonbilla batek ematen dio hasiera Zuriñe Hidalgok zuzendutako lehengo bideoklipari. «Oso letra pertsonala zen eta nahi nuena hain argi neukanez, nire ideia aurrera eraman nahi nuen», dio Hesian taldearen abesleak. Momentuz ez du kamara atzean errepikatzeko asmorik, baina esperientzia asko disfrutatu du. «Oso gustura geratu naiz emaitzarekin», adierazi du Hidalgok.
Esperientzia berria izan zen berarentzat eta asko gozatu zuen arren, urduri jarri zen. «Kamara aurrean antzezten nuen bitartean kamara atzean gertatzen zena kontrolpean izan nahi nuen. Bi lagunekin lan egin nuen eta, egia esan, oso talde ona izan nuen», kontatu du. Baina, dudarik gabe, presio guzti hori desagertu zen hondartzako eszenak grabatzerako orduan: «Abestiak dioen bezalaxe, libre sentitu nintzen».
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.